Aterpeako mantentze-lanen sailean, bizitegi-arloko zein industria-arloko ateak, motorrak eta automatismoak instalatzeko eta konpontzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Zerbitzu espezializatua eskaintzen dugu Gipuzkoan eta Nafarroan.
Zalantzak dituzu gure zerbitzu edo produkturen bati buruz? Aurrekontu bat behar duzu? Aterpean, entzuten dizugu. Idatz iezaguzu formulario honen bitartez edo jar zaitez gurekin harremanetan telefono bidez. Lagunduko dizugu.
Idatzi mezu elektroniko bat
Ez izan zalantzarik eta deitu. Aterpeako mantentze-lanen sailak irtenbidea jartzen dio zure garaje-ate
automatikoarekin lotzen den edozein motatako matxurari. Adituak gara motorren eta automatismoen konponketan eta instalazioan.
Kausa ugarik eragin dezakete arazo hori. Ateko motorraren egoeratik hasita urrutiko agintearen konfigurazioan egon daitekeen erroreetara.
Atea irekitzean edo ixtean oso ohikoak ez diren zaratak sortzen badira, atearen funtzionamenduaren barne-arazoen isla izaten da. Deitu eta arazoa identifikatzeaz eta konpontzeaz arduratuko gara.
Garaje-ateetarako automatismoei esker, bizitegi-erabilerako garaje-ateak ixteko eta irekitzeko prozesuak automatiza daitezke. Automatismoaren osaeran eragintza elektromekanikoa, kontrol-koadro sofistikatua eta kortesiazko argi integratua nabarmentzen dira. Teknologia horrek atea modu guztiz automatikoan irekitzeko aukera ematen du, betiere kate-transmisio bidez edo bultzada-indar bidez.
Bere teknologia aurreratuari esker, motorra martxan ez dagoenean atearen sistema blokea daiteke, edozein sarraila edo segurtasun-itxitura instalatu beharrik gabe.
Zure garajeko ate automatikoa konpontzen dugu
Trafiko handia duten ateetarako oso automatismo erabilgarriak dira. Teknologia eta diseinua erabilera intentsiboa eskaintzeko optimizatuta daude, kalitate- eta segurtasun-mailarik handiena eskainiz.
Ate baskulagarrietarako automatismoek eskari handia dute bizitegi-sektorean zein industrian.
Onena: garaje-ateetako automatismoek zehaztasuna, segurtasuna eta espazioaren aprobetxamendu egokia ekartzen dute.
Garajeetarako ate sekzionalen automatizazioa oso onuragarria da erabiltzailearentzat. Ate sekzionalen diseinuaren eta egituraren ondorioz, atea modu bertikalean irekitzen da eta sabaian tolestuta geratzen da. Horri esker, espazioaren aprobetxamendua handia izan daiteke garajearen barruan eta kanpoan.
Onena: garaje-ate sekzionaletarako automatismoek segurtasun eta erosotasun maximoa eskaintzen dute, garajearen dimentsioak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Aterpeako mantentze-lanen sailak esperientzia handia du ate zabukarietan.
Garaje-ateak motorizatzeko 2 modalitate nabarmentzen ditugu, bezeroaren beharren arabera.
Onena: ate zabukarien automatizazioari esker botoi bat sakatzearekin, besterik gabe, ireki eta itxi daiteke atea. Ateen orriak direla eta, ateak azkar ireki eta ixten dira, segurtasun txikieneko orduetan kezkak murriztuz.
Zure garajeko atea automatizatu behar al duzu?
Aholku pertsonalizatua behar al duzu?
Jar zaitez harremanetan gurekin, edo, nahiago baduzu, oraintxe bertan dei diezagukezu.
Garaje-ateen motorizazioak erosotasun, azkartasun
eta segurtasun gehigarria ekartzen dio zure garajeari.
Ate industrialetarako automatismoei esker, industria-erabilerako garaje-ateak ixteko eta irekitzeko prozesuak automatiza daitezke. Automatismoaren osaeran eragingailu elektromekanikoa, kontrol-koadro sofistikatua eta kortesiazko argia nabarmentzen dira. Ezaugarriengatik eta lan-inguruneengatik, ate handietan erabilera intentsiborako eta lan handirako aukera ematen du, motorrari kalterik eragin gabe.
Teknologia horrek atea modu guztiz automatikoan irekitzeko aukera ematen du, betiere kate-transmisio bidez edo bultzada-indar bidez.
Onena: ate industrialetako automatismoak oso onuragarriak dira; adibidez, langileen segurtasuna nabarmen handitzen dute, bero-galera murrizten dute eta produktibitatea handitzen dute.
Ate industrial bat automatizatu behar al duzu?
Arazoren bat al duzu zure ate industrialaren motorrarekin?
Jar zaitez harremanetan gurekin eta zure enpresaren neurrirako irtenbidea eskainiko dizugu.
Espezialistak gara ate industrialetako motorren
instalazioan eta konponketan
Merkataritza-guneetan eta bizitegi- edo industria-eremuetan ibilgailuen sarbidea kontrolatu eta murrizteko erabiltzen dira pasabide-langetako automatismoak.
4,5 metrorainokoak dira eta 230 vac-eko indar elektromekanikoa dute, eta, horri esker, errazago sartzen eta irteten dira ibilgailuak.
Gainera, pasabide-langa guztiek teknologia adimendun sofistikatua dute, eta, horri esker, edozein mugimendu mota antzeman dezakete automatikoki, eta klima-aldaketek eragindako desorekak zuzendu ditzakete.
Onena: teknologia aurreratuari esker, sarrera- eta irteera-erregistroak ematen ditu, eta zirkulazioa eraginkortasunez kontrolatzen laguntzen du.
Arazoren bat al duzu zure pasabide-langarekin?
Pasabide-langa bat motorizatu behar al duzu?
Jar zaitez harremanetan gurekin, edo, nahiago baduzu, oraintxe bertan dei diezagukezu.