ATE INDUSTRIALAK

Bi hamarkadatik gora daramagu lanean zure enpresa edo negozioarentzat mota guztietako ate industrialak instalatu eta mantentzeko kalitate handiko zerbitzua eskaintzen.

Instalatu aurretik, aholkularitza tekniko guztiz pertsonalizatua eskaintzen dizugu, baita saldu ondoko kalitatezko laguntza teknikoa ere, gure zerbitzuarekiko gogobetetasuna bermatzeko.

Zure enpresak edo negozioak kalitate- eta segurtasun-berme guztiak izango dituen ate industrial bat behar badu, kontsultatu gure taldearekin eta soluzio egokiena eskainiko dizkizugu. Ezagutu eskaintzen dizugun aukera sorta zabala.

ZER BEHAR DUZU?

Profesionalak gara instalazioan eta mantentze-lanetan, eta segurtasuna gure araua da egunerokoan.

SEGURTASUN-SISTEMAK
Segurtasun-ate industrialak pabiloietarako edo zamalanetako kaietarako

ATE INDUSTRIAL AZKARRAK

Ate industrial azkarrak neurrira fabrikatzen ditugu. Esan zer behar duen zure enpresak edo negozioak eta aztertuko dugu zein den soluziorik onena. Egitura malgu batekin eta bertikalean nahiz horizontalean irekitzeko aukerarekin, irekiera azkarreko ateak soluzio hobezina dira edozein biltegi edo nabe industrialetarako.

SUEBAKI-ATEAK

Lehen markekin lan egiten dugu beti, eta izuaren aurkako edozein pasabide-ate instalatzen dugu, orri batekoa nahiz bikoa. Suebaki gisa bereziki aproposak suteetarako, izuaren eta suaren aurkako ateek segurtasun eta lasaitasun handiena bermatzen dute bai biltegietan, bai garajeetan, bai industria-nabeetan. Aholkularitza pertsonalizatua eta neurrirako fabrikazioa dira instalatzaile gisa ditugun indarguneetako bi.

Izuaren aurkako pasabide-ateak, orri batekoak edo bikoak, suteen aurkako suebaki-ateak
ATEX atmosferetarako ate estankoak neurrira

ATEX ATE INDUSTRIALAK

ATEX atmosferetarako ate estankoak instalatzeko zerbitzua eskaintzen dizugu. ATEX ate industrialen soluzio bat behar baduzu, ez izan zalantzarik eta kontsultatu gure talde teknikoarekin. Zure beharrak aztertuko ditugu eta leherketaren aurkako ate estankoen soluziorik onenak eskainiko dizkizugu, segurtasun-berme eta -ziurtagiri guztiekin.

ZER BEHAR DUZU?

ATE LERRAGARRI INDUSTRIALAK

Zure negozio, enpresa edo biltegirako ate lerragarri bat instalatu behar baduzu, ez egin zalantzarik eta deitu iezaguzu. Adituak gara ate industrial lerragarrien fabrikazioan guztiz neurrirako zerbitzua eskaintzen. Sendoak eta bizitza erabilgarri luzedunak, ate industrial lerragarriak oso soluzio moldakorra dira.

Ate lerragarri industrialak, sendoak eta neurrira
Zamalanetako kaietarako abrigo-ate erretraktil industrialak, kamioiaren karrozeriara egokitzen direnak

ABRIGO ERRETRAKTIL INDUSTRIALA

Aterpean, zamalanetako kaietarako abrigo erretraktilaren neurrirako soluzioak ditugu. Olana tolesgarri baten bidez kamioiaren karrozeriara egokitzen den soluzio hobezina da. Horrela, edozein biltegitako kaietan zamalanak errazten dira. Kontsultatu gurekin eta zure enpresarako kai-abrigo erretraktil hobezina eskainiko dizugu.

THERMO LECK ATE BIRIBILGARRIAK

Zalantzarik gabe, egunero erabiltzen diren itxituretarako soluziorik onenetako bat dira, bai industriaren arloan, bai merkataritzaren arloan. Haien sendotasunari eta bizitza luzeari esker, oso prezio estuekin batera, inbertsio handia dira zure enpresa edo negozioarentzat. Thermo Leck ate biribilgarriak dentsitate handiko poliuretanozko betegarria duten xafla isolatzaileez osatuta daude. Xaflak aluminiozkoak edo altzairu galvanizatuzkoak dira. Kontsultatu gure taldearekin zure beharrak eta ahokatuko zaitugu. Neurrirako Thermo Leck ateak fabrikatzen ditugu.

Thermo Leck ate biribilgarriak industria-pabiloietarako

Zalantzak dituzu gure zerbitzu edo produkturen bati buruz? Aurrekontu bat behar duzu? Aterpean, entzuten dizugu. Idatz iezaguzu formulario honen bitartez edo jar zaitez gurekin harremanetan telefono bidez. Lagunduko dizugu.

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa